top of page

Orientazioa lantzeko

Munzee

Bilaketetan oinarritutako aplikazioa, baina, aplikazio honetan, “altxorrak”, mundu errealean ezkutatuta dauden elementu fisikoak (pegatina txikiak) eta birtualak (GPS puntu bat) izan daitezke. Adibidez, pegatina bat aurki dezakezu makil batean itsatsita edo izaki mitologiko birtual bat aurki dezakezu. Mapak, iparrorratzak eta pistek “altxorrak” aurkitzen lagunduko dizute. 
EZAUGARRIAK:
-Mundu errealean, QR kodigodun jolasen ezkutuko piezak aurkitu eta eskaneatu
-Jolas birtualaren piezak harrapatu 
-Munzee mota ezberdinak aurkitu eta hauen bilduma egin 
-Mapa zabaldu zure Munzee-ak ezkutatuz, beste batzuk aurki ditzaten 
-Jolasaren txataren bitartez, ikaskideekin koordinatu 
-Osasunerako aplikazio ezberdinekin sinkronizatzeko aukera: Apple Health, Google Fit, Fitbit o Garmin
-Iragazkinak aplikatu, mapan Munzee ezberdinak aurkitzeko 
-Munzee ezberdinen argazkiak igotzeko eta gordetzeko aukera

Mugimenduaren kultura: aisia eta denbora librerako hezkuntza: Sobre...

Akrosporta lantzeko

Acrodicted

Akrobazioak eta akroyoga lantzeko ausazko sekuentziak sortzeko aplikazioa da. Jarrera, trantsizio eta sekuentziak erabiltzen dituen aplikazioa da. Jarrera bakoitzak mararzki bat eta hau nola egin daitekeen azalpen bat ditu. 
EZAUGARRIAK:
-140 postura baino gehiago 
-Posturen arteko380 trantsizio baino gehiago (100 bat bideoarekin) 
-Mailara eta luzeerara egokitutako ausazko sekuentzien sortzailea 
-Jarrerak posizioagatik, kontaktu puntuagatik… iragazteko aukera.
-Partekagarriak diren edukiak: WhatsApp adibidez.

acrodicted.png
Mugimenduaren kultura: aisia eta denbora librerako hezkuntza: Sobre...

Akrosporta lantzeko

Balance It

Aplikazio hau iPhone eta iPad gailuetan deskargatu daiteke 2,19 euroren truke. Aplikazio hau Ingelesez dago, baina oso erabilia da, gainera, irudi asko eskaintzen ditu. Ikasleentzako eta irakasleentzako gimnasia trebetasunak lantzeko txartelak eskaintzen ditu. 60 bat irudikapen, zailtasunaren arabera sailkatuta. Banakako, binakako, hirunakako, bosnakako eta taldeko  irudikapenak.

Mugimenduaren kultura: aisia eta denbora librerako hezkuntza: Sobre...

Lehiaketak sortzeko

Leverade - Real play

Jolas eta kirol guztietan, Ligak eta lehiaketak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa da. Parte hartzaileak, momentuan jaso dezakete lehiaketari buruzko informazioa. Emaitza guztiak gordetzen dira, kirol bakoitzeko estatistikak eta ikaskideekiko sailkapena kontuan hartuz. Sare sozialen bidez partida bakoitzak partekatu daitezke. Aplikazioak parte hartzaileei buruz duten informazioa eta estatistikak kontuan izanda  sortutako algoritmoen ondorioz, iragarpenak egiteko aukera.

Mugimenduaren kultura: aisia eta denbora librerako hezkuntza: Sobre...

Kirolarien teknika aztertzeko

Kirolarien teknika aztertzeko bideoan oinarritutako aplikazioa da hau. Edukiak eta entrenamenduak edozein momentutan eta tokian gordetzeko aukera. Fotograma gainean marrazteko aukera. Kirolari bakoitza erregistratu eta analisiak eta hobekuntza pertsonalizatuak eskaintzeko aukera ematen du.

Mugimenduaren kultura: aisia eta denbora librerako hezkuntza: Sobre...
bottom of page