top of page

Aplikazio mugikorrak

Gaur egun, nahiz eta ikasle eta irakasle gehienek aplikazio mugikorrak erabili, erronka suposatzen dute Kirol eta Gorputz Hezkuntzarako aplikazio mugikorrak bilatzeak eta hautatzeak. Horregatik, Cherner, Dix eta Lee-k (2014) esaten duten bezala, zer diren, nola bilakatzen diren ulertzeak eta topatzen jakiteak, hauekin erlazionatzen lagunduko digu. 

Teknikoki, aplikazio mugikorrak (app) gailu mugikor batean dagoen software exekutagarri bat da, funtzionamenduaren arabera sailkatzen dena: berezko App-ak, sistema eragile jakin baterako garatuak (adibidez: iOS, Android WindowsPhone, BlackBerry OS); Web App-ak, webguneko programazio lengoaian garatuak; eta, berezko Web App-ak, aurreko bien arteko nahasketa. 

Hauek, Google Play Store, iOS-en App Store biltegi ofizialetan edo Amazon App Store, Windows Store, Opera Mobile App Store edo BlackBerry World bezalako plataformetan aurkitzen ditugu.  Hauek ere, hezkuntza-aplikazioak datu-baseetan aurkitzen ditugu, irakasgaien, adinaren edo hezkuntza-funtzioaren arabera sailkatuta: Eduapps (http://eduapps.es/), AppCrawlr (http://appcrawlr.com/app/), Edshelf (https://edshelf.com/), Graphite.org (http://www.graphite.org), Apps4Edu (http://www.uen.org/apps4edu/) edo Appitic (http://www.appitic.com). 

Badaude Gorputz Hezkuntzako webguneak ere, hala nola, Physical Education Central (https://goo.gl/qbrtFo), hauen erabilgarritasun didaktikoaren adibideak eskaintzen dituena. 

Gaur egun, erronka izugarria da irakasleriarentzat app bat hautatzea, milioka daude eta (Lindl, 2017). Horietako asko, fitnessari, osasunari eta kirol jarduerei lotuak daudenak dira (StatisticBrain, 2016; Yu, Kulinna & Lorenz, 2018, Díazek aipatua, 2020), eta biltegiek eta dendek eskaintzen duten informazioa nahiko nahastua izaten da (Cherner, Dix & Lee, 2014; Cummiskey, 2013, Díazek aipatua, 2020).

Aplikazio mugikorrak Hezkuntzan eta Gorputz Hezkuntzan: Sobre...

Aplikazio mugikorrak eta hezkuntza

IKTak ikastetxeetan eta baita gorputz hezkuntzan integratzea oso zaila izaten ari da eta aldi berean kontraesankorra (Aubusson, Schuck eta Burden, 2016). Teknologia mugikorra eraginkorra izan daiteke kirol eta gorputz hezkunzan, baina, horretarako, irakasleriaren konpetentzia digitala hobetu behar da. 
Pedagogikoki gutxi erabiltzen ari den metodologia hau, hau da, teknologia mugikorrak eta aplikazioen erabilpenari “movil learning” (m-learning) deitzen zaio (Quintero, Jiménez eta Area, 2018). 
M-learning-a, bereziki tabletak, smartphoneak eta aplikazioak, gorputz hezkuntzaren ikaskuntza aktibo, sozial, ludiko eta esperientzietan oinarritutakoari egokitzen da gehienbat, ikasleriaren konpromezu motorra gutxitu gabe eta bertan jorratzen diren esperientziak desnaturalizatu gabe ematen baitira (Díaz, 2015).

Aplikazio mugikorrak Hezkuntzan eta Gorputz Hezkuntzan: Sobre...

Gorputz Hezkuntzan izan dezaketen erabilera

Antza denez, hezkuntza-teknologiak, irizpide pedagogikoak erabiliz eta irakasgaiaren arlo praktiko-ludikoa mantenduz, balio erantsi bat ematen dio eta arazo errealak ebaztea dakar (Casey, Goodyear eta Armour, 2016).


Gailu mugikorrak, gure bizitzetan integratuta daudenak, gorputz hezkuntza ikasteko, irakasteko eta ebaluatzeko moduak aldatuko ditu. Teknologia tradizionalak ezagutza teorikoak eskuratzea laguntzen dute, baina, gailu mugikorrek, aldiz, ezagutza praktikoa sortzen laguntzen du, gorputz hezkuntzaren irakaskuntza hobetzeko eta berrizteko dimentsio berriak sortuz (Díaz, 2018). 

Gorputz Hezkuntza ezin da atzean geratu iraultza teknologiko honetan. Pertsonon garapen integrala kontuan hartuta, ukaezina da gailu mugikorrak, berehalakotasuna, informazioa eskuratzeko erraztasunak eta aplikazio eta herramintek abantailak ekar ditzaketela.  Konpetentzia motorra aldean utzi gabe, gailu mugikorrek, denbora errentagarria bihurtzen, ikasleen erlazioak sortzen eta aberasten, ebaluazioa sinplifikatu eta errazten berehalako feedbacka ematen eta lan karga gutxitzen laguntzen dute (Roslyn eta Jubilee, 2015). 

Gainera, Ibáñez et al.-ek (2012) eta Monguillot et al.ek (2014), egindako ikerketen arabera, gorputz hezkuntzako ikasleengan, ikaskuntza baldintzen hobekuntzarako, mugikorren erabilera herreminta positibo eta motibatzailetzat jotzen da. Gainera, bi ikerketa hauetan, ikasleek, gorputz hezkuntzako klaseetan mugikorrak erabiltzea espertientzia dibertigarri eta atsegin bezala definitzen dute. 

Aplikazio mugikorrak Hezkuntzan eta Gorputz Hezkuntzan: Sobre...
bottom of page