top of page

Aplikazioak nola aukeratu dira?

Aplikzio mugikorrak aukeratzeko, DBHko gorputz hezkuntzan curriculumak plazaratzen dituen eduki multzoak, gamifikazioa eta produzitzeko edo sortzeko baliagarriak direnak hartu dira kontuan. Hauek bilatzeko, Google App Store eta artikulu batzuk ere baliatu dira, hala nola, Quintero, Jiménez eta Area, 2018; Prieto, 2016; Díaz, 2017; Díaz, 2018 eta Díaz, 2020.
Beraz, lehen multzoa aztertuz, anatomiarekin eta osasunarekin lotutako aplikazioak bilatu dira Google App Storean. Horretarako hitz gako batzuk erabili dira, hala nola, “anatomia”, “salud”, “dieta”, “estiramientos”, “postura corporal”...
Bigarren multzoari dagokionez, sentimenduekin eta antzezpenekin lotutako aplikazioak bilatu dira. Horretarako erabilitako hitz gakoen artean, “sentimientos”, “dramatización”... aurki ditzakegu.
Hirugarren multzoan aldiz, jolasekin eta kirolekin lotutako aplikazioak bilatu dira. Horiek bilatzeko hitz gakoak “deporte”, “entrenamiento”, “acrosport”, “orientación”, “torneo”... izan dira.
Eduki multzoez gain, gamifikazioa lantzeko ere aplikazioak bilatu dira eta horietatik batzuk aztertu dira. “Gamificación” izan da erabilitako hitz gakoa.
Azkenik, produzitzeko edo sortzeko aplikazioak ere bilatu dira. Horretarako, ezagunak diren aplikazio batzuk bilatu dira konkretuki.

APP ezberdinak DBHrako: Sobre...
bottom of page