top of page

Bizi garen garaian, “informazioaren eta ezagutzaren gizartea” deiturikoan, dibertitzeko, lan egiteko, erlazionatzeko, ikasteko eta kulturara gerturatzeko erak aldatu dira. Orain, ezagutza da gehien baloratzen dena eta horregatik, gorputz hezkuntza ezin da atzean geratu eta errealitatera moldatu behar da. Gorputz hezkuntzak, garai berri honetan, ezagutza, konpetentzia eta abilezia ezberdinak eskatzen ditu. Horregatik, irakasleak egokitzeko eta ulertzeko esfortzu bat eskatzen du. Baina, Díazek (2012) dioenez, ezin da erabaki teknologia erabili ala ez, erabaki behar dena teknologia hori ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan era eraginkorrenean nola sartu edo erabili da. 


IKTen erabilerak gorputz hezkuntzan, edukietan eta hauek lantzeko eran berriztatzea ahalbidetzen du, ikasleengan eta irakasleengan hainbat abantaila eskainiz. Irakasleengan, formakuntza izugarria eskaintzen du, ikertzeko, eraldatzeko, pertsonalizatzeko eta praktikak diseinatzeko adibidez. Ikasleentzat, aldiz, ikaskuntzak era sortzaileago batean egiteko eta kudeatzeko aukera eskaintzen du (Díaz, 2012). 


IKTen bidez, helburuen lorpenean laguntzeaz gain, konpetentzia digitala eta beste zehar konpetentzia batzuk lantzen dira. Hauen bidez ere, ikaskuntza-irakaskuntza jarduerak eta ingurua aberasten da. IKTek posible egiten dute informazioa era azkar, eraginkor eta era erakargarri batean eskuratzea, honekin era aktibo batean erabiltzea eta elkarbanatzea sortuz. Hauek, gorputz hezkuntza era pertsonalizatu batean irakastea esakintzen dute, ikasle bakoitzaren beharretara eta erritmoetara egokituz (Díaz, 2012). 


Beraz, ikusitakoa aztertuz, gorputz hezkuntzako irakasleek bide zail bat dute aurretik gaur egungo egoerara egokitzeko. Eginbeharren artean, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan teknologia integtratzea dago, esfortzu handia suposatuko diena, teknologia zerbait ludikoa, dinamizatzailea eta elitista izatetik, hezkuntza instrumentu garrantzitsu bat izatera bihurtzeko helburua izango baitute (Díaz, 2012).  

IKT-ak Gorputz Hezkuntzan: Sobre...
bottom of page