top of page

Anatomia lantzeko

Anatomía - Atlas 3D

Aplikazio hau doan deskargatu daiteke, baina, eduki guztiak eskuragarri izateko erosi egin beharko da. Aplikazio honek, gorputzaren anatomia era erraz eta interaktiboan lantzea ahalbidetzen du. Interfaze sinple baten bidez, estruktura anatomiko guztiak edozein angulutik ikus ditzakezu. Atalen banaketak, aparatuak era indibidualean edota taldean, eta organoen arteko erlazioak lantzea ahalbidetzen du.

Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...

Anatomia lantzeko

iMuscle 2

Aplikazio hau deskargatzeko, 2,09 euro ordaindu beharko da. Aplikazio honek, gorputzaren anatomia era erraz eta interaktiboan lantzea ahalbidetzen du eta honekin batera, muskulu bakoitza lantzeko ariketak eskaintzen ditu, horrela, entrenamendu bat osatzeko aukera emanez. Fama oneko aplikazio mugikorra da, adibidez, Listed como uno de los 20 mejores aplicaciones de 2011 de Tech Crunch-en 2011 urtean, aplikazio mugikorretatik 20 onenetarikoa izendatua.

Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...

Luzaketak lantzeko

Estiramiento y Flexibilidad Ejercicios de Fitify  

Malgutasuna lantzeko entrenamenduak eskaintzen dituen bideo-entrenamendu aplikazio mugikorra dugu hau. 
Entrenamenduak
•Gorputz guztiko luzatze ariketak: muskuluak lasaitzeko eta malgutasuna handitzeko luzaketak. 
•Goiko ataleko luzaketak: goiko ataleko muskuluak lasaitzeko eta malgutasuna handitzeko luzaketak. 
•Beheko ataleko luzaketak: beheko ataleko muskuluak lasaitzeko eta malgutasuna handitzeko luzaketak. 
•Bizkarreko luzaketak: atal honetan minak ekiditeko muskuluen lasaitzeko eta malgutasuna handitzeko luzaketak. 
Ezaugarriak
•75 ariketa baina gehiago.
•4 entrenamendu programa.
•Aho bidezko entrenatzailea
•HD bideo azalpenak
•Zailtasun malgutasuna
•Konexio gabe dabil.
Entrenamientos pertsonalizatuak
Norberak sortutako entrenamenduak, ariketen bilduma erabiliz.

Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...

Luzaketak lantzeko

Stretch It Task Cards

Aplikazio hau iPhone eta iPad gailuetan deskargatu daiteke 2,29 euroren truke. Aplikazio hau Ingelesez dago, baina oso erabilia da, gainera, irudi asko eskaintzen ditu. Ikasleentzako eta irakasleentzako luzaketa ariketa eta zirkuitu txartelak eskaintzen ditu. Ikasleei, era bisualean beroketa eta lasaitasunera itzulerako ariketak azaltzeko erabilia. 60 bat luzatze ariketa, zailtasunaren arabera sailkatuta.

stretch it.png
Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...

Gorputz jarrerak lantzeko

Valoración Postural Mugikon

Aplikazio honen bidez, muskuluen arteko desorekaren informea sortzeko gorputzaren jarreraren ebaluazioa egin daiteke. Erabiltzailearen argazkia egiteko aukera ematen du, horrela, ebaluazio objektiboa, sinplea eta azkarra ematen du. Aplikazioak bera, gorputz jarrera zuzentzeko muskuluak lantzeko datu basea du. 

mugikon.png
Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...

Gorputz jarrerak lantzeko

Postura perfecta: corrección de postura en 30 días

Aplikazio honen bidez, gorputzaren jarrera lantzeko aukera dago, ariketak eta entrenamenduak eskaintzen baititu. 
Ezaugarriak:
-Bizkarreko eta sorbaldako 125 ariketa
-Gorputz jarrera egokia mantentzeko 30 eguneko plana
-2-24 minutu arteko entrenamenduak: zailtasunaren araberakoa
-Konexio gabe dabil
-Aho bidezko entrenatzailea
-Bideo bidezko aholkuak
-Google Fitekin sinkronizatzeko ahalmena
-Gorputz Masaren Indizearen kalkulua
-Erretako kalorien zenbaketa
-Gorputz jarreraren eta bizkarrezur osasuntsu baten mantentzeari buruzko artikuluak
Aplikazioaren beste erabilgarritasun batzuk:
-2 eta 4 minutuko beroketak
-Bizkarreko minak eta gogortasuna
-Entrenamenduak
-Autokonfiantzarako eta gogo-aldarterako estresaren aurkako entrenamenduak
-Erlaxazio entrenamenduak
-Erronkak

postura perfecta.png
Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...

Gorputz jarrerak lantzeko

Yoga daily fitness - Yoga workout plan

Yoga praktikatzeko eta ikasteko doako eta pausuz-pausu lantzeko aplikazioa. Yogako postura ezberdinak, yoga ariketak eta ariketa-planak, 30 eguneko bideo bidezko Yoga, Yogarako musika (erlaxatzeko), Yoga programa eta beste hainbat ezaugarri eskaintzen ditu.

Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...

Elikadura lantzeko

Gorputza osasuntsu mantentzeko aplikazioa da hau. Bertan, eguneroko jarduerak, ibiltzea, ariketak, kaloriak, ur kontsumoa eta beste hainbat jarduera erregistratu. Osasunari eta jarduerei buruzko momentuko informeak. 

Ezaugarriak: 

-Podometroa:

    -Ibiltzean egindako distantzia eta erretako kaloria kopuruaren erregistro automatikoa

    -Momentuko podometroa, pausuen eskuzko erregistroa

    -Eguneroko ibilaldien estadistikak eta grafikoak

    -Momentuan kalkulatutako ibilaldiaren distantzia, abiadura eta erretako kaloriak

-Ur kontsumoaren eta dietaren oroigarria:

    -Orduz orduko ur kontsumoaren oroigarria

    -Eguneroko pisuaren aurrerapenen, pisua hartzea edo galera

    -Oroigarriak editatzeko aukera, desaktibatzeko aukera

-Osasun eta gaitasun helburuak:

    -Eguneroko ibilaldietako helburuen jarraipena

    -Eguneroko ur kontsumoaren helburuen jarraipena

    -Pisu galeraren edo hartzearen helburuen jarraipena

-Pisu galeraren jarraipena:

    -Periodikoki pisuaren jarraipen automatikoa eta honen aurrerapena kontrolatzeko funtzioa

    -Pisu galeraren edo hartzearen estatistikak eta grafikoak

-Ur kontsumoaren jarraipena:

    -Aurrerapenaren ikuskaritza, eguneroko ur kontsumoaren minimoaren kontrola

-Elikagaien jarraipena:

    -Elikagai osasuntsuen bilaketa

    -Elikagai pertsonalizatuak eta hauen kaloriak

    -Eguneroko kalorien kontsumoa, aurrerapenen jarraipena

-Ariketen jarraipena:

    -Ariketa bakoitzean erretako kalorien kalkulua

    -Ariketen erregistroa

    -Ariketa bakoitzean erretako kalorien grafikoa

-Profila:

    -Altuera, pisua, adina eta beste ezaugarriak kontuan hartutako profil sorrera

-Osasunaren kalkulua:

    -Gorputz masaren indizea, energia gastua, odol bolumena

    -Presio arteriala, pisu ideala, gorputz koipeak...

salud y dieta.png
Jarduera fisikoa eta osasuna: Sobre...
bottom of page