top of page

La reina de la escena

DBHn, Gorputz Hezkuntzan, gorputz adierazpena lantzeko, “La reina de la escena” aplikazioa erabili daiteke. Horretarako, taldeetan banatuta, talde bakoitzak, mugikor edo tablet banarekin, aplikazioak eskaintzen dituen baliabideak erabilita, antzerki bat prestatu beharko du.

Informazio eta komunikazio teknologiek (IKTak) gaur egungo gizartearen aurrerapenen eta aldaketen arrazoi nagusienetako bat osatzen duten heinean, hauek, hezkuntzan ahalik eta era egokienean erabiltzea bilatu beharko litzateke. Horregatik, irakasleen pentsamendua eta konpetentzia digitalaren maila nolakoa den jakitea garrantzitsua da.


Koehler eta Mis-hra (2007), Mishra eta Koehler (2006), Schmidt, Sahin,Thompson eta Seymour (2008) edo Schmidt, Baran, Thompson,Mishra, Koehler eta Shin (2009) autoreek, formakuntza eredu bat diseinatu dute, historian zehar eman diren ezagutza guztiak biltzeko asmoz, hau da, disziplinako edukiei lotutakoak, Pedagogiari lotutakoak eta Teknologiari lotutakoak. Eredu honi, hala deitu zioten, Technological Pedagogical Content Knowledge (Conocimiento Tecnológico, Pedagógico y de Contenido o  Disciplinario) (TPACK) (Cabero, Marín, eta Castaño, 2015) 


TPACK ereduak, irakasleek, IKTeen, orokorrean eta espezifikoki, funtzionamenduaren ezagutza teknologikoa izan behar dutela dio, hauek nola eta non erabili behar diren jakitearekin batera. Honetaz gain, ezagutza pedagogikoa izan behar du, nola irakatsi behar den jakiteko, eta, azkenik, irakastsi behar duen irakasgaiaren inguruko edukiak menperatu behar ditu. 

tpack_spanish_edited_edited_edited.png
Gako didaktikoak: Sobre...

Anatomia-Atlas 3D / iMuscle2

DBHn, Gorputz Hezkuntzan, anatomia lantzeko, “Anatomia-Atlas 3D” edo “iMuscle2” aplikazioak erabili daitezke. Horretarako, taldeetan banatuta, talde bakoitzak, mugikor edo tablet banarekin, gorputz zati banaren muskulu taldea identifikatu, aztertu eta besteei azaldu beharko die.

Gako didaktikoak: Sobre...

Acrodicted / Balance It

DBHn, Gorputz Hezkuntzan, akrosporta lantzeko, “Acrodicted” edo “Balance it” aplikazioak erabili daitezke. Horretarako, taldeetan banatuta, talde bakoitzak, mugikor edo tablet banarekin, aplikazioek eskaintzen dizkien formak imitatzen saiatu beharko dira, eta ondoren, eurek asmatutako bat irudikatu, argazkia atera eta besteekin elkarbanatu beharko dituzte. 

Munzee

DBHn, Gorputz Hezkuntzan, orientazioa lantzeko, “Munzee” aplikazioa erabili daiteke. Horretarako, taldeetan banatuta, talde bakoitzak, mugikor edo tablet banarekin, ikastetxean zehar, euren “munzeeak” (altxorrak) ezkutatu eta besteenak aurkitu beharko dituzte.

Gako didaktikoak: Sobre...
Gako didaktikoak: Sobre...
Gako didaktikoak: Sobre...
bottom of page