top of page

Gaur egungo egoera

Informazio eta komunikazio teknologiek (IKTak) gaur egungo gizartearen aurrerapenen eta aldaketen arrazoi nagusienetako bat osatzen dute. Horien erabilera eta funtzioak ekonomia, osasuna eta eguneroko ekintzen hobekuntzari lotuta daude eta aldi berean, gure kultura zientifikoa ere eraldatu du, gizarte modernoaren garapenaren oinarri izanda (Colás eta De Pablos, 2012). 


IKTak hezkuntzan integratzeak zailtasunak dakartza, eta irakasleriak egunerokoan horiek erabiltzeko prestakuntza eskasa aurki daiteke (Fernández-Cruz eta Fernández-Díaz, 2016). Ikastetxeek ez dute IKTak barneratzeko proiektu espezifikorik eta ondorioz, IKTekin aurrera eramandako praktika didaktiko gehienek ez dute berrikuntza edo hobekuntza bat suposatzen era tradizionalarekin konparatuz (Christian y Mathrani, 2014, Colás, De Pablos eta Ballestak aipatua, 2018). 


IKTak egunerokoan erabiltzen ditugu eta gaur egun beharrezko elementu bezala uletzen hasi dira, entretenimendutik haratago doazenak. XXI. mede honetan, ez da nahikoa irakurri eta idaztearekin. Gaur egun, alfabetizazio honetaz gain, inguru digitaletan komunikazioa, informazioa bilatzea eta hautatzea, segurtasuna, edukien sorrera eta problemen ebazpena ere, pertsonon ezinbesteko konpetentzia bihurtu da (Ferrari, 2013, Quintero, Jiménez eta Areak aipatua, 2018). 

IKT-ak Hezkuntzan: Sobre...

Konpetentzia digitala

Konpetentzia digitalari buruz hitz egin baino lehen, konpetentzia zer den argitu behar da. RAEk, hezkuntza testuinguruan honela definitzen du konpetentzia: “ikaskuntza-irakaskuntza prozesu bat eskatzen duen bizitza profesionaleko edo eguneroko arazo edo jarduera bat, modu eraginkor baten bidez erantzuteko, ezagutza funtzionalak lortzea helburu duten esperientzia hezigarri koordinatuen bidez, lortzen eta garatzen diren ezagutza, trebetasun eta jarrera multzoa” (Area en Educalab educación, 2015).
Ferrarik (2006) Europako Parlamentuan eta Kontseiluan honela definitu zuen konpetentzia digitala: “ezagutza, trebetasun, balio eta jarreraren konbinaketa helburu konkretu batzuk era eraginkorrean lortzeko herreminta digitalen bidezko, komunikaziorako, aisirako eta lanerako, informazioaren eta komunikazio teknologien erabilera kritiko eta ziurra”.

IKT-ak Hezkuntzan: Sobre...

DIGCOMP markoa

DIGCOMP (Arroyo-Sagasta, 2017) ikerlana 2011-2012 urte bitartean egin zen eta honen helburu nagusia, konpetentzia digitalaren garapena eta ulermena hobetzea izan zen. Horretarako, Europa mailan, adostasuna bilatu zuten, esparru bateratu batek irizpide argiak jar zitzan. 2013an, DIGCOMP markoaren txostena publikatu zen (Ferrari, 2013), adostasuna bilatzeko helburua lortuz. Honen azkeneko berrikusketan, DigComp 2.0 deiturikoa (Kampylis, Punie y Devine, 2015), konpetentzia digitala bost esparrutan banatzea proposatzen da. INTEF-ek (2017) honela laburtzen ditu:


  • Informazioa eta informazioaren alfabetatzea: informazio digitala identifikatu, aurkitu, berreskuratu, gorde, antolatu eta aztertu, helburua eta garrantzia ebaluatuz. 

  • Komunikazioa eta kolaborazioa: inguru digitaletan komunikatzea, on-lineko herraminten bidez baliabideak partekatzea, herraminta digitalen bidez, besteekin kolaboratzea eta konektatzea, sarean eta komunitatean parte hartzea eta elkar eragitea…

  • Eduki digitalen sorrera: eduki berriak sortu eta editatzea (testuak, irudiak, bideoak…), aurre-ezagutzak berregitea eta integratzea, produkzio artistikoak, programazio informatikoa eta multimedia edukiak sortzea, erabilera lizentziak eta jabetza intelektualen eskubideak aplikatzen jakitea. 

  • Segurtasuna: babes pertsonala, datuen babesa, identitate digitalaren babesa, segurtasun erabilera, erabilera seguru eta jasangarria. 

  • Problemen ebazpena: errekurtso eta behar digitalak identifikatzea, beharrei edo helburuei egokitutako herraminta digitalen aukeraketan erabakiak hartzea, arazo teknikoak ebaztea, baliabide digitalen bidez, arazo kontzeptualak ebaztea, teknologiaren erabilera sortzailea, bakoitzaren eta besteen konpetentzia eguneratzea. (p 9)

IKT-ak Hezkuntzan: Sobre...
bottom of page